XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Trena uste baino lehenago heldu da (edo ni uste baino beranduago), eta geltokira iritsi naizenerako jendea trenera igotzen hasia zen.

Horixe polita izango zen ba, aurreneko egunean bertan berandu ailegatzea!

Gaurkoa Hirira joaten naizen bigarren aldia da.

Aurreko batean aita eta biok liburudendako nagusiarekin hitz egitera joan ginen Don Miguel hori aitaren izeba baten lehengusina ttikiaren senarra edo halako zerbait omen da, familiartekoa behinik behin , eta lanean onartu ninduelako, egun handi hari izena eman behar zitzaiola eta, hondartza ikustera inguratu ginen, pozak txoratzen, eta horren ostean Alkatenea tabernara.

Han urdaiazpiko ogi tarteko eta basoerdi bana hartu eta atzera herrira itzuli ginen.

Ene aurreneko lan eguna polita izan da.